Olentzero 2018

OLENTZERO BADATOR!!!!

Hauexek dira Eskolaren irtenaldiak Olentzeroren etorrera dela eta:

Abenduaren 22a

Arratsaldeko 17:00etan Buen Pastorretik abiatuko gara eta erdiguneko kale peatonaletatik barna ibiliko gara. Arratsaldeko 19:30ak aldera amaituko dugu Bulebarreko kioskoan. Noria ere bisitatuko dugu!!

Animatu gurekin parte hartzera!! Ziur Ator ator, Adeste fideles, kanta kantari, Oi Bethleen, Gaueko Izar edo Horra Horra gure Olentzero kantatzen badakizula.

Animatu eta etorri gurekin erdiguneko kaleak alaitzera!!!!!

Abenduaren 24a

Goizeko 11etan Easo plazan elkartuko gara eta Amara eta erdiguneko kaleak alaituko ditugu Mamur aisialdi taldearekin batera,

Arratsaldeko 15:45etatik aurrera, Olentzerori ongi etorria egingo diogu! Ondoren, 18:00etatik aurrera Olentzeroren desfilean parte hartuko dugu gure dantzekin Donostiako kaleak alaituz.

Animatu eta etorri gurekin!!!!

Jai zoriontsuak pasa!!!!!

abendua 18, 2018

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude